Zakan Sozial

Logotipo Zakan SocialLogotipo AgintzariLogotipo Zabalduz

Nortzuk gara?

Zakan Sozial Gizarte Ekimeneko Kooperatiba bat da, Agintzari eta Zabalduz kooperatibek bultzatuta, Nafarroan helduaroaren bidean azaltzen ari diren behar sozialei erantzuteko proiektuak garatzeko asmoa duena. Familia-laguntzarik gabeko adin txikiko eta gazte migratzaileen erabateko integrazioan jartzen du arreta.

Gure jarduera 2019an hasi zen, eta gaur egun zerbitzu eta proiektu ezberdinak biltzen ditu bere baitan, horietako batzuk berau osatzen duten erakunde kooperatiboek kudeatzen dituzte.
Gure jarduera guztiaren zentzua, interkopoperazioaren koherentzian oinarritzen da, eta eredu kooperatiboa enpresa-formula bezala bultzatzen da erantzun sozialak sortzeko.

Hori dela eta, Zakan Sozial irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatibaren formula juridikoa hartu dugu, eta helburu dugu eraikuntza kontziente, arduratsu eta heldua izatea, Bogan kooperatiba taldeko parte izateko.
Esate baterako, Nafarroako gizarte ekimeneko kooperatibaren ekosistemaren barnean etengabeko garapenean bizirik dagoen proiektu bat gara.

Programak eta ekimenak

Kideak

Kideak Zerbitzuak, arreta integrala eskaintzen die, Nafarroan familiaren laguntzarik ez duten 18 eta 23 urte bitarteko gazte migratzaileei, haien garapen integralerako akonpainamenduan eta gizarte-aholkularitzan oinarritutako ibilbideen bidez.
Nafarroako Gobernuko Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken Departamentuak, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren bidez, sustatu eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatzen du zerbitzu hori, COVIDen 19 pandemiari Batasunak emandako erantzunaren zati gisa.
Informazioa PisukideakKideak-en mentore izan nahi al duzu?

GureArteko

GureArtekok Nafarroako gazte anfitrioien eta lurraldean bizi diren gazte migratzaileen arteko elkarguneak bultzatzen ditu.
Elkar ezagutzea du helburu, kezkak eta zaletasunak konpartituz. Honela, harreman eta sare berrien eraikitzea ahalbidetzen du.
Gazteak gizarteratze sozialaren parte izatearen ereduan gizarte ekimenerako metodologia berritzailea aurkezten du.

Zeruertz

DBHko ikasleei bideratuta sentsibilizazio eta heziketa interkulturala helburu duen programa.
Aniztasun metodologikoa du bere baitan, ikastetxe bakoitzak kulturarteko bizikidetza bere beharretara ondoen egokitzen den moduan landu ahal izan dezan.
Zeruertz Lehiaketa2022ko Gida didaktikoa
Testuingururatzea eta ebaluazioa

Teknoadineko

Teknoadineko Landalab Sakanak biztanleriaren zahartzeak eragiten dion erronketako bati erantzuten dio.
Bere jarduera, 65 urtetik gorako gizarte-hauskortasun egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, konkretuki, nahi ez den bakardadeak ongizatean eragina sortzen dielako, autonomia mugatu eta mendetasun-arriskua areagotu.
Modu berritzailean konbinatzen ditu esku-hartze soziala eta adineko pertsonen arriskua ebaluatzeko teknologia adimendun bat, eta Big Data sistema erabiltzen du detekzio eta arreta goiztiarrerako, ondoren komunitatearen parte-hartzea aktibatzeko eta modu honetan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak indartzen ditu.
Eredu hau, dagoeneko Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan testatua izan da eta, Sakanan pilotatzen ari da, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta eta Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzatuta, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) bidez, izan ere, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (PRTR) oinarrituta gauzatu baita.
Bideoa Ikusi

LanKideak

LanKideak 18 eta 27 urte bitarteko gazte migratzaile eta errefuxiatuei lan aurreko prestakuntzarako harrera eta laguntza eskaintzen duen proiektua da. Proiektu honek, Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua-ren, diru-laguntza du “Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeentzat, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2024an”, eta Europako Plus Gizarte Funtsarekin (EGF +) batera finantzatuta dago.
Helburua da, enplegagarritasuna sustatzea eta ahalduntze pertsonala eta soziala indartzea, ibilbide pertsonalizatuen bidez.
Lan aurreko trebakuntzarako talde-espazioak, prozesu indibidualizatuak, parte-hartzaile bakoitzaren premien eta gaitasunen araberako banakako prozesuak, eta modu praktikoago baten bidez, Nafarroako lan-sektore eta testuinguruari buruzko ezagutza handitzeko, enpresetara hurbiltzeko guneen sorkuntzan lan egiten dugu.
Informazioa LanKideak

Transislab

TRANSISLAB Eusko Jaurlaritzak gidatutako eta INTERREG POCTEFA programak diruz lagundutako proiektua da, eta Euskadiko, Nafarroako, Akitania Berriko eta Okzitaniako gizarte-erakundeek, administrazio publikoek eta enpresek parte hartzen dugu.
2024, 2025 eta 2026 urteetan zehar, mugaz gaindiko Living Lab bat esperimentatzeko lan egingo dugu, eskualde horietako landa-eremuetan bizitza-luzeraren inguruko gizarte-berrikuntzari buruzkoa, erabilera partekatuko esperimentazio-azpiegitura gisa, laguntza soziosanitarioko baliabideak konektatzen dituzten 6 esperientzia pilotu bultzatzeko.

Familia Harrera Berrituz

ZAKAN SOZIALAgintzari S. Coop , Hirube SCIS, Maison d'enfants Saint Vincent de Paul Biarritz eta Zabalduz Kooperatiba Elkartea erakundeek parte hartzen duten mugaz gaindiko proiektua da, Euroregion NAENek kofinantzatua.
Bertan, topaketak egin ziren Pirinio Atlantikoetako harrera sekuentzialaren ereduari buruz, Gipuzkoako familia babesteko ereduari buruz eta familia biologikoak familia-harrerako eta harrera sekuentzialeko prozesuetan eta adopzio irekiko prozesuetan duen paperari buruz..

Berdinrugby

Proiektu hau kohesio sozialerako tresna gisa kirolaz baliatzen da, kasu honetan, errugbiaz.
Muga geografikoak gainditzen dituen proiektua da Zehazki, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko (Frantzia) neska-mutilek partekatzen duten mugaz gaindiko proiektu baten parte da.

Miradas

Nafaroan familiaren laguntzarik ez duten gazte migratzaileen egoerarekiko sentsibilizazioaren hedapena helburu duen proiektu audiobisuala.
Bideo dokumentalak ikuspegi objektibo batetik migratzaileekin lan egiten duten profesionalak eta baliabideak erakusten ditu.
Bideoa Ikusi

Pisukideak

Pisukideak promueve fórmulas de convivencia alternativa que ayuden a superar las barreras de acceso a la vivienda a la juventud migrante sin apoyos familiares.
En concreto, se han pilotado experiencias de convivencia entre jóvenes migrantes y estudiantes en pisos compartidos.

Mentoría laboral

Persigue aumentar las posibilidades de incorporación al mercado laboral de jóvenes migrantes en Navarra, a través del acompañamiento de mentores y mentoras laborales, que comparten su conocimiento y orientan a chicos y chicas para entrenar sus competencias pre laborales.
Logotipo Zakan Social
bookdownloadchevron-down